Zugarramurdiko lezeek Euskal Herriko bortz lezeekin batera (Sarakoak, Urdazubikoak, Astizekoak, Oñatikoak eta Karrantzakoak) Lur azpia mugarik gabe promozioa jarri dute martxan. Honen arabera, leze hauek ezagutu nahi dituenari liburuxka bat emanen zaio %20ko deskontua izan ahal izateko. Liburuxka seilatzen joanen da lezeak ikusi ahala, eta azkeneko lezean opari bat izanen du. Promozio honek ez du balioko uda eta Aste Saindurako.