Abuztuaren 15etik 20ra ekitaldi desberdinekin gozatzeko aukera izan zen. Horiek artetik aipatzekoa da hilaren 17an, ostiralean, herriko gazteen artean egin zen herri kirol saioa. Benetan polita oso eta ikusgarria! Bestetik, Barranka ostatuan egindako herri bazkarian 50 lagun bildu ziren. Herria animatzen, berriz, Jalisko Band, Zeus, Gaubela eta Sonidos aritu ziren.
Eta Mindegiaren agerpen berria ere pozgarria izan zen, bere herrian aizkora hartu gabe zegoelako aspaldian. Lan txukuna egin zuen Arriaren aurka. Beste kirol ekitaldirik ere ez zen falta izan, pilota partidak, aizkora apustuak... Giro onean joan ziren bestak!