Matxinearen egoera arriskutsua aztertu zuten abuztuko udal batzarrean

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Etxe inguruko bidea ixtea eta jabearen mintzatzea erabaki zuten

Hilabetero bezala, udaleko alkate eta zinegotziak hilaren 11n elkartu ziren herriko gaiak aztertzeko. Besteak beste, Internet, faxa eta posta elektronikoa jartzea erabaki zuten. Gisa berean, Matxinearen egoera larria ere aztergai izan zuten. Arkitekto bati iritzia eskatu zitzaion eta honen erantzuna garbia izan da: etxea egoera arriskutsuan dago eta bere inguruko bidea ixtea komeni da, eta gero, etxeko jabearekin mintzatu erabakirik onena hartzeko.

Bestalde, Mariezkurrena enpresa laster hasiko da goiko ur depositora ura igotzen. Alkate berriak ekin dio agintaldi berriari, eta lehenengo lana frontoiko teilatua konpontzea izan da. Bestalde, herriko jaien aurretik auzolanean herriko kale, bide eta errepidearen aurpegia zeharo garbi gelditu zen. Ea urtean gehiagotan errepikatzen den hori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun