Ander Erasun Nafarroako txapeldun

Arkaitz MINDEGIA 2007ko irailaren 3a

Ander eta Kenari Erasun Aurtiztarrak TTIPI TTAPA

III. Mailako aizkolarien finala Etxalarren jokatu zen abuztuaren 15ean. Raul Castro, Arkaitz Olano, Ander Erasun, Julen Kañanames eta Garikoitz Larretxeak aritu ziren; txapela, ordea, Ituren aldera etorri zen. Ander Erasun izan zen nagusi (8:39:21); bigarren Arkaitz Olano (10:21:48), hirugarren Raul Castro (11:27:15); laugarren Julen Kañamares gelditu zen (11:45:57) eta bosgarrenen Garikoitz Larretxea (12:03:06). Anderrek marka berria ezarri zuen, Aitor Senosiainen denbora hobetuz (9:04:40). Heldu den urtean bigarren mailan aritzeko aukera izanen dute orain Ander Erasun eta Arkaitz Olanok. Herritar gaztea eskualdeko herrietan erakustaldiak egiten ibili da bertze aizkolariekin batera, Donamaria, Areso, Ezkurra, Leitza eta Sunbillan. Bertzalde, aipatzekoa da, orain arte Ander plazaz-plaza eta txapelketetan parte hartzen ibili dela, eta orain bertze aizkolari gazte bat animatu dela: Kenari Erasun.

Ramon Latasaren omenaldia

Datorren irailaren 22an Sunbillan eginen den Ramon Latasaren omenaldian 112 aizkolariren erakustaldia izanen da, eta Ander eta Kenari Erasun lehengusuek parte hartuko dute. Kenari Erasunek lehenbiziko proba eginen du Julen Larrea, Mikel Zabaleta eta Iker Vicenterekin batera. Egin beharreko lana metroko enbor bat moztea izanen da. Ander, berriz, laugarren proban arituko da. Denetara 10 bikote arituko dira eta egin beharreko lana hiru kanaerdiko moztea izanen da. Ander Erasunek, Oihan Larretxea izanen du bikote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun