Aurtengo Joaldunen Egunak badu data dagoeneko. Heldu den irailaren 22an eginen da. Goizean goiz, 7:30etan, joaldunak plazan elkartuko dira dena prestatzeko eta 10ak aldera joaldunen eta herriko trikitilarien ibilaldia egiten hasiko dira baserriz-baserri. Goiz osoan baserrietan ibiliko dira, eta seguru baserritarrek ongi etorri beroa eginen dietela etxean. 11:00etan herriko plazan artisauen azoka ikusgai egonen da.
Eguerdian herrira jautsi eta herriari buelta eman ondotik, herri kirol saioa izanen da plazan. Igantziko taldea eta Berako Gure Txokoa taldea nor baino nor arituko dira. Ondotik bertsolariak eta 15:00etan bazkaria Herriko Etxeko sabaian. Bestak segida izanen du bazkalondoan, arratsalde eta gauez dantzaldia izanen baita.