Udan Malerrekako Agenda 21erako logotipo eta lema bilatzeko lehiaketa bat ere paratu zuten martxan. Lehiaketaren saria 300 eurotakoa da, eta irailaren 14an akituko da proposamenak bidaltzeko epea. 16 urtetik goitikoentzat dago zabalik lehiaketa, Agenda 21 eta Malerreka hitzak agertu beharko dute. Lehiakide bakoitzak bi obra (logoa eta lema) aurkeztu ahal izanen ditu gehienez, eta euskarri informatikoan egin beharko dela.