Erregionaleko Lehen Mailak ordezkari berria du: Doneztebe. Herriko Futbol Kluba 2004an eratu zen, eta urte aunitzetako lanaren ondotik, 25 laguneko taldea osatu dute herriko eta inguruko jendearekin. 25etik 14 dira Doneztebekoak, eta gainerakoak Ultzama, Sunbilla, Narbarte, Zubieta, Legasa eta Eltzaburukoak dira. Lehendakaria Jaime Sein da, lehendakariordea Antonio Iratzoki eta entrenatzaileak, Mikel Maia, Jabier Jabalera eta Juan Carlos Arregi. Hasieran 12.000 euroko aurrekontuari egin behar izan zioten aitzin, orain, ordea, 7.000 euro behar dituzte. Futbol zelairik ez dagoenez, etxeko partidak Atarrabian jokatuko dituzte.
Hauek dira taldeko jokalarien izenak: Aitor, Ander, Andoni eta Eduardo Bertiz, Aritz Baleztena, Asier Hernandorena, Eneko Larraiotz, Garikoitz Urrotz, Haritz Arriola, Ibai Ordax, Iker Iratzoki, Iñigo Ostiz, Iban Lopez, Mikel Telletxea, Iban Santesteban, Jaime Sein, Jabier Otermin, Jon Maritxalar, Jon Mikel Asensio, Joseba Elizagoien, Josu Santesteban, Liborio Ariztia, Mikel Arrieta, Mikel Ibarra eta Urko Loiarte.