Giro ederrean bestak

Jaione OTXANDORENA 2007ko irailaren 3a

TTIPI TTAPA

Bertze urte batez, herriko bestetako egitaraua ekitaldiz gainezka egon zen. Egunez egindako ekitaldi gehienetan jende ugari bildu zen. Mus txapelketan Furgencio Iriarte eta Oryo izan ziren txapeldun; plater tiroketan Javier Ibarrak irabazi zuen; aitzur tiraketan eta toka txapelketan Daniel Bertiz izan zen nagusi mutilen artean, eta nesken artean, berriz, Edurne Urroz. Zorionak irabazle eta partehartzaile guztiei. Baita gainerako ekitaldietako parte-hartzaile guztiei ere: herri kirolak, gazteen ginkana, pilota partidak eta abar. Aipatu, orandik inaugurazio ofiziala egin gabe badago ere, plaza berrian egin zirela besteteko zenbait ekitaldi: dantzarien emanaldia, herri kirolak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun