Irailaren 22an inauguratuko da Ramon Latasa plaza

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

112 aizkolarik erakustaldia eskainiko dute, eta ondotik, herri bazkaria eginen da

Datorren irailaren 22an Ramon Latasa plaza berriaren inaugurazioa eginen da. Egitarau zabala prestatu dute egun horretarako: 11:00etan plaza eta eskulturaren inaugurazioa eginen da; 11:15ean Angelmari Peñagarikano eta Julen Zelaieta bertsolariak;11:30 ean aizkolarien aurkezpena eta Ramon Latasaren irudiak pantaila erraldoi batean;11:50 ean 112 aizkolarien erakustaldia izanen da, bortz proba desberdinetan: Lehenengoan haurrak metroko enbor bat moztu beharko dute, bigarrenean 2. mailakoek 3 kanaerdiko moztu beharko dituzte, eta zaharrek bi kanaerdiko; laugarrenean gazteak hiru kanaerdiko moztuko ditzute, eta akitzeko,lehenengo mailako aizkolariak lau kanaerdiko moztu beharko dituzte

Ondotik, 14:30ean herri bazkaria eginen da, eta arratsaldean dantzaldia Joxe Angel musikariarekin. Egun horretarako bazkarirako txartelak Mari Sol janaridendan, Pixarrenea janaridendan, Maria Jesus harategian, Fonda Ostatuan eta Itturburu ostatuan daude salgai, 25 eurotan. Txartelak hartzeko epea Irailaren 12an akituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun