Afrikatik aunitz jende heldu zaigu. Zergatik?” solasaldia

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Solasaldia Joan den ortziralean, abuztuak 31, Euskara Batzordeak antolatutako solasaldia izan zen Kultur Etxean. Afrikatik aunitz jende heldu zaigu. Zergatik?” izenburupean, Murdeneko Bordako Fernando Sanzberro luze eta zabal aritu zen azken urteotan hain “modako” bihurtu diren Afrikako etorkinen inguruan. Sanzberrok urte aunitz daramatza Afrikan misiolari, eta hango errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du. Hitzaldian, modu zuzen, eta batzutan harrigarrian, hurbildu zien Afrikako errealitatea bertara bildu zirenei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun