Frontoiari teilatua eman zitzaionetik 20 bat urte pasatu dira eta, urteen poderioz, aunitz hondatu da teilatuaren egoera. Itxuraz, arazo nabarmenik sortu ez bada ere, aspalditik ikusten zen obra-lan batzuen beharra. Hori dela eta, udazken honetan emanen diote hasiera teila-berritze lanei. Egurlan Bortziri S.L. enpresak eginen ditu obra-lanak 72.800 euroko balioarekin.