Arcelor Mittaleko Enpresa Batzordeko ordezkariak izendatuak

ttipi-ttapa 2007ko ira. 3a, 10:49
TTIPI TTAPA

Bertzalde, Arcelor Mittalek Europako Enpresa Batzorde berriko kideak izendatu ditu, hilabetetako negoziazioen ondotik uztailaren 9an egin zuten inaugurazio ekitaldia Luxenburgon. Langileen aldetik 54 ordezkari izanen ditu eta horrez gain, Batzorde Mugatu bat ere eratu dute, Europako Enpresa Batzorde berri horren ardurak hartuko dituena. Orain ale batzuk aipatu bezala, Aurelio Gutierrez (ELA) izendatu dute Enpresa Batzordeko eta Batzorde Mugatuan Espainia ordezkatuko duten bortz delegatutik bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun