Asteburu honetan hasi da basurde eta orkatz sasoia

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Bertzalde, irailaren 9an amaituko da uso garaia

Uso sasoia bukatu baino lehen hasiko da basurde eta orkatz garaia. Igande honetan, irailak 2, izanen da hori. Berriki onartutako araudiari segituz, basurdea ortzegun, larunbat, igande eta jai egunetan harrapatu ahal izanen da, heldu den urteko otsailaren 28a bitarte. Orkatza ere asteko egun horietan ehizatu ahal izanen da, baina abenduaren 30ean amaituko da horretarako epea.

Bertzalde, aipatu, heldu den irailaren 16an oreinak ehitzatzeko sasoia ere hasiko dela, baina horretarako baimendutako tokietan bakarrik.

Batzuen sasoia hasi eginen den bezala, bertze batzuena, laster amaituko da. Izan ere, abuztuaren 15ean abiatutako galeper, uso, ttortoila eta basahatearen sasoia heldu den irailaren 9an emanen da bukatutzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun