Heldu den igandean, hilak 2, hasiko da Nafarroako Foru Komunitatea izeneko erremonte txapelketa. Aurtengoa bigarren edizioa izanen da, eta parte hartuko dute hamabi jokalaritatik gehienak eskualdekoak dira. Euskal Jai Berrik Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatu duen torneo honetan Uterga, Etxeberria III.a, Altuna II.a, San Miguel, Urriza, Urrutia, Juaristi, Iriarte, Zeberio II, Ion, Ezkurra eta Olazar arituko dira.
Igande honetan Uterga-Etxeberria III.aren eta Altuna II.a-San Miguel bikoteen txanda izanen da. Atarrabiako Lorenzo Goikoan neurtuko dituzte indarrak, eta bikote irabazlea irailaren 16an jokatu den finalerdietan arituko da. Orduan, Zeberio II.a eta Ion izanen ditu aurkari. Irailaren 9an, berriz, Urriza eta Urrutia bikoteak Juaristi eta Iriarte izanen dituzte aurrez-aurre, Tuterako Elola pilotalekuan. Irabazleek Ezkurra-Olazar osaba-iloben kontra aritu beharko dute irailaren 22an Uharteko Toki Alai pilotalekuan jokatuko den bigarren finalerdian. Finala irailaren 29an jokatuko da Iruñeko Labriten.