Zugarramurdiko lezeak bertze bortz lezeekin batera (Sarakoak, Urdazubikoak, Astizekoak, Oñatikoak eta Karrantzakoak) «Lur azpia mugarik gabe» promozioa paratu dute martxan. Honen arabera, leze hauek ezagutu nahi dituenari liburuxka bat emanen zaio %20ko deskontua izan dezan. Liburuxka seilatzen joanen da lezeak ikusi ahala, eta azkeneko lezean opari bat jasoko du. Promozio honek ez du balioko uda eta Aste Santurako.