Malin misiolari ibili den Fernando Sanzberrok solasaldia eskainiko du Etxalarren

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 24a

Solasaldiari “Afrikatik jende anitz heldu zaigu. Zergatik?” izenburua jarri diote

Heldu den abuztuaren 31rako, Etxalarko Euskara Batzordeak “Afrikatik jende anitz heldu zaigu. Zergatik?” izeneko solasaldia antolatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin. Horri buruz aritzeko Malin misiolari dabilen Etxarlako Murdeneko Bordako Fernando Sanberro gomitatu dute. Solasaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da herriko Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun