Aurtengo lehen 6 hilabeteetan berinaren birziklatzeak %8 gora egin du Nafarroan. Guztira, 6.400 tona bildu dira urtarriletik ekainera iaz baino 500kg gehiago.
Horretaz arduratzen den Ecovidrio enpresaren arabera datu hauek argi erakusten dute 2006an izandako %12ko gorakada kasualitatea ez dela izan, baizik eta joera bat beiraren birziklatzearen kudeaketan egin diren hobekuntzei, eta jendearen sentsibilizazioan egin diren indarrei esker. Bortzirietan, urteko lehen sei hilabeteak kontuan hartzen badira, gorakada anitzez handiagoa izan da %33koa hain zuzen ere. Bi mila eta seian, urtarriletik ekainera 138t birziklatu ziren, eta aurten garai berean 205t.
Ecovidrio enpresak jakinarazi duenez beiraren birziklatzea errazteko 2800 kontenedore paratu zituzten urte hasiera honetan, hau da 220 nafarrentzako bat. Bestalde enpresak maiatzean eta ekainean egin duen ikerketa baten arabera, 10 nafarretatik 8 diote familiako kide guziak birziklatzen dutela, eta ia-ia denek ingurumena zaintzeko egiten dutela.