Donato Larretxeak ez du parte hartuko aurtengo Euskal Herriko 1. Mailako Aizkolari Txapelketan gerriko mina duelako. Kanporaketa heldu den igandean jokatuko da Lakuntzako frontoi atarian, eta aranztarrak ez dela arituko jakinarazi du.
Kanporaketan parte hartuko duten aizkolariak 11 baizik ez dira izanen beraz, 6 gipuzkoar eta 5 nafar, Olasagasti, Azurmendi, Txapartegi, Peñagarrikano, Mugertza eta Otanño gipzukoarrei dagokionez, eta Nazabal, Barberena, Senosiain, Vicente eta Lopez nafarrei dagokionez. Bakoitzak 6 enbor moztu beharko ditu, hasteko bi kana-erdiko, ondotik bi 60 ontzako, eta bukatzeko bi oin-biko. Lehen seiak finalerako sailkatuko dira, eta azken biek aldiz maila galduko dute. Larretxearen faltan Nazabal izanen da kanporaketaren faboritoa baita txapelketarena ere.