Martin Garde da Bertiz Partzuergo Turistikoko presidente berria

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 21a

Hautagai bakarra izan zen eta aho batez hautatua izan zen

Astelehenaz geroztik Martin Garde, Baztango zinegotzia da Bertiz Partzuergo Turistikoko presidente berria. Legealdi berria hasi denez geroztik Bertiz Partzuergo Turistikoak lehen batzarra egin zuen abuztuaren 20an, baita administrazio kontseilua berritu ere.

Hemendik aitzinera eta heldu den lau urteetarako Martin Garde izanen da Partzuergoko presidentea. Hautagai bakarra izan zen eta aho batez onartu izan zen. Orain arte presidentea izan den Andres Etxenike, Bertizaranako Alkatea, presidenteordea izanen da, eta idazkariaren kargua Iturengo zinegotzia Patxi Altxuk beteko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun