Belate eta Almandozko tunelak ortzegunean irekiko dituzte eguerdi aldean. Abuztuaren 6az geroztik hetsiak zeuden bertan egin beharreko obrengatik.
Agertu diren pitzaduren moldatzea eta tunelaren paretak hormigoiez estaltzea ziren egin beharrak. Obrak, Belateko tunelaren erdialdean egin dira, 150mko luzetasun batean hain zuzen ere. Hasiera batean pitzadurak zituen gunea guztiz garbitu dute, eta ondotik paretak azkartu sare elektrosoldatu eta 400 bat buloien bitartez. Bukatzeko, horren gainean 60m kubiko hormigoi bota dituzte. Aurreikusitakoaren arabera tunelak abuztuaren 29an ireki behar ziren, baina lanak ongi aitzindu direla eta 6 egun lehenago zabalduko dituzte.