Azken orduetako euria dela eta, errepideetan arretaz gidatzea gomendatzen da, batez ere N-121-A errepidean. Azken 12 orduetan gelditu gabe erori den urak putzu adierazgarriak sortu ditu, eta hori dela eta, abiadura egokitzea, eta ibilgailuen arteko tartea handitzea eskatzen da.
Arazo handienak dituen errepidea N-121-A da, bereziki Doneztebe eta Pausuren artean. Goizeko azken orduetan Herri Lan, Garraio eta Komunikabideen Saileko langileak bi tokitan ari ziren lanean arriskua ttikitzeko, Igantzin, 57. kilometroan, eta Lesakan, 62. kilometroan.
Bestalde heldu diren orduei begira, Meteorologiaren Institutu Nazionalak alerta horiaren abisua zabaldu du Nafarroako iparralderako.