Fernando Etxegarai berriz ere garaile Sarako Kontrabandisten lasterketan

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 20a

Emakumeetan Maika Ariztegi nagusitu zen 54 minutu eta 46 segundoko denborarekin

Aurten ere Fernando Etxegarai nagusitu da Sarako Kontrabandisten lasterketan. Bederatzi kilometroen betetzeko 38 minutu eta 36 segundo behar izan zituen. Bigarrena ere, iaz bezala Berako taldearentzat aritzen zen Patxi Iratzoki igantziarra izan zen 40mn eta segundo bateko denborarekin. Hortaz taldeka ere garaikurra Bera aldera joan zen. Iñigo Lasaga etxalartarrak 43 minutuetan bukatu zuen, eta horri esker podiumeko 3. eskailerara igotzea lortu zuen. Emakumeetan Iturengo Maika Ariztegi izan zen azkarrena. Berrogeita hamalau minutu eta berrogeita sei segundo behar izan zituzten ibilbidea betetzeko. Oroitarazi behar da ibilbideak dituen lehen kilometro eta erdian eta azken kilometroan lasterkariek zakuak eraman behar dituztela, 4kgkoak emakumeentzat eta 8kgkoak gizonezkoentzat. Errekorrari dagokionez aurten ez zen hunkitu eta Fernando Etxegaraiek iazko lasterketan egindakoa bere horretan segitzen du 38 minutu eta 36 segundo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun