Eguraldi txarra izan bazen ere, Bertiz Partzuergo Turistikoak lehengo Bidasoako Trenbidean antolatutako BTT martxak adin guzietako 70 bat txirrindulari bildu zituen. Txapelketa ez zen proba herrikoi hau eskualdeko turismoa sustatzeko antolatu zuten baita osasuntsu diren aisialdiak bultzatzeko ere.
Iganderako bi ibilbide prestatu zituzten antolatzaileek, lehena, helduentzat, eta bertzea, familia eta haurrentzat. Lehenak goizeko 11:00tan abiatu ziren Endarlatsatik, eta Bertizko jauregiraino joan. Hogeita hamalau kilometro zituen aukera hau 35 bat lagunek hautatu zuten, parte hartzaileen erdiak. Bertzeek, gehienak haurrak edo gurasoak, ibilbide motza hautatu zuten hau da Doneztebetik Bertizko Jauregiraino. Eguerdiko 12:00etan abiatu ziren baina hauek ere ez zuten euria saihestu eta 5km egin eta gero, helmugara bustita ailegatu ziren.
Hala ere, lehen edizio honen balantzea egiteko orduan Izaskun Goñi partzuergoko kudeatzailea baikor zegoen. Zioenez eguraldia hagitz kaskarra izan eta ere, 70 txirrindularik hartu zuten parte, eta lehen edizioa izateko kopuru polita iruditzen zitzaion.
Etorkizunean, hitzordua urtero antolatu nahi lukete, eta lehengo trenbideko zatiak berreskuratzen joan ahala, ibilbidea Endarlatsatik Elizondoraino luzatu nahi lukete.