Sunbillako besten barne, igandean goizeko 10:00etan gazte mailako txirrindula froga jokatu zen. Sunbillako udalaren saria izena hartzen du txapelketak.
Guztira 46 parte hartzaile abiatu ziren eta hauetatik 19, gipuzkoarrak ziren.
Frogaren hasieratik arrakasta izan ez zuten erasoak gertatu ziren.
Lehendabiziko tarteko helmugan azkarrena Unai Amenabar izan zen. Iruribietatik pasa ziren lehen aldian zenbait talde osatu ziren ,bat hamahiru lasterkariena, bertzea zazpikoa eta gibeletik tropela.
Lehen taldea gehienbat gipuzkoar txirrindulariez osatua zegoen eta tropelarekiko abantaila areagotzen joan ziren.
Bigarren aldiz tartekako helmugatik pasa zirenean ere Amenabar izan zen azkarrena.
Lasterketaren bukaeran Amenabarrek ihes egin zuen eta %22ko maldan kokatutako helmugan garaipena eskuratu zuen.
Borroka etengabea izan zen eta bataz bertze 40,560 kilometro orduko abiadura izan zuten lasterkariek.
Antolakuntza aldetik, akatsik gabekoa izan zen.
Sailkapena honela geratu zen:
1. Urnietako taldeko Amenabar
2. Diproca taldeko Iglesias
3. Andoaingo taldeko Ñekuona
4. Diproca taldeko Urtizberea
5. Urnietako taldeko Trantxe