Beintza-Labaiengo udalak behin betiko erabakia hartu du ordenantza bat pista eta mendiko pisten erabilpena arautzen duena.
Ordenantza hau sortu da, ibilgailuentzat abiadura muga ezarri, natur ondarea zaindu, erabiltzaile guztien erabilpena erraztu eta bideak ongi mantentzeko.
Udalak adierazi du landa bide publiko guztien erabilpena errazteko mantentze lanak egingo dituela. Era berean, beharrezko neurriak hartuko ditu bertze zenbait bideren galtzea ekiditeko.
Udal eremuan motordun ibilgailuak ibiltzea debekatzen da 2 metroko zabalera baino gutxiago duten pistetan eta salbuespen moduan jarri ditu nekazal, abeltzain eta mendiarekin zerikusia duten ekintzekin erlazioa dutenak. Aldi berean, pistetatik kanpo eta seinalizatu gabeko lekuetan aparkatzea.
Auzo eta bideetako pistei dagokienez, 10 tona baino gehiagoko pisua duten motordun ibilgailuen eta motoen igarotzea onartzen da. 10 tona baino gehiago duten ibilgailuak baimenduta egonda ibil daitezke, beti ere udalaren baimen berezi bati esker.
Bide nagusi, bigarren mailako eta holakoetan baimenik gabeko motordun ibilgailuen pasaera debekatuta geratu da. Baimen hori alkateak emango die bizilagun edo eskaera egiten duten guztiei.
Beintza-Labaiengo mendiko pista guztietan gehieneko abiadura 20 kilometro ordukoa izango da eta istripu eta eragozpenak ekidin asmoz, ordenantza berriak zehazten du gidariek abiadura malda eta toki arriskutsuetan egokituko dutela.
Lehiaketa, lasterketa eta arriskua sor dezaketen modalitate guztiak debekatuta geratuko dira. Lehiaketa ofizialak eta motordun ekintza turistikoak egiteko baimena udalak emango du.
10 tona baino gehiago pisatzen duten ibilgailuek derrigorrez baimena beharko dute eta lizentzia eman arren, sortutako arriskuaren araberako fidantza bat jarri beharko dute.
Zurgin aprobetxamendua egiten dutenek erabiltzen den ibilgailuarentzat soilik baimena emango da eta soilik ustiapenak iraungo duen denborarako.