Gobernuak dirulaguntza eta bekak onartu ditu

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 16a, 13:21

Nafarroako Gobernuko eskola eta lanbide irakaskuntzaren zuzendari nagusiak baimena eman du Nafarroako ikastetxe pribatuei unitate itunduengatik 2007ko laugarren bihilekoan dagozkien diru kopuruak ordaintzeko, bestelako gastuak kontzeptuagatik, eta behar den kasuetan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eta egoera sozial edo kultural ahulean daudenei laguntzeko.

2.513.733 euro euroko gastua baimendu du haur hezkuntza, lehen hezkuntza, hezkuntza berezia, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza kurtsoa.
160.507,03 euroko gastua erdi eta goi mailako heziketa zikloetan 2006-2007 ikasturtean itundutako unitateetako bestelako gastuak kontzeptuagatik.
68.475,44 euroko gastua itunpeko ikastetxeetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei edo egoera sozial edo kultural ahulean daudenei laguntzeko, bestelako gastuak kontzeptuagatik.
Ekonomia eta ogasun departamentuari eskatuko zaio ikastetxeei ordaintzeko agindua ematea, guztira, 2.742.715,47 euro, 2007ko aurrekontuko kontu sail hauen kargura:
442.723,34 euro, haur hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza.
897.068,70 euro, lehen hezkuntzako lehen zikloko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza.
313.131,15 euro, bigarren hezkuntzako lehen zikloko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza.
362.260,08 euro, bigarren hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza.
37.471,42 euro, eremu ez euskalduneko ikastoletako irakaskuntza pribaturako dirulaguntza.
219.943,62 euro, batxilergoko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza. 238.645,26 euro, hezkuntza bereziko irakaskuntza pribaturako dirulaguntza.
105.626,47 euro, erdi mailako heziketa zikloetako eta gizarte garantiako programetako irakaskuntza pribaturako dirulaguntza.
57.369,99 euro, lanbide heziketako bigarrengo eta goi mailako heziketa zikloetako irakaskuntza pribaturako dirulaguntza.
4.999,80 euro, ikastetxe itunduei laguntzak ematea berariazko hezkuntza premietarako.
63.475,64 euro, ikastetxe itunduei laguntzak ematea immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako.

Honela banatuko dira laguntzak.
Unitate itunduei bestelako gastuak ordaintzeko, haur hezkuntzan.
Berako Labiaga ikastola. 3.058,04 euro.
Berako Jesusen Bihotza ikastetxea. 3.058,04 euro.
Baztan ikastola. 19.184,80 euro.
Lesakako Tantirumairu ikastola. 3.058,04.

Unitate itunduen bestelako gastuak ordaintzea, lehen hezkuntzan.
Berako Labiaga ikastola. 8.103,9 euro.
Berako Jesusen Bihotza ikastetxea. 6.483,12 euro.
Baztan ikastola. 63.987,78 euro.
Lesakako Tantirumairu ikastola. 4.862,34 euro.

Derrigorrezko hezkuntzako lehen zikloko unitate itunduei bestelako gastuak ordaintzea.
Berako Labiaga ikastola. 3.842,10 euro.
Bestelako gastuak egoera sozial edo kultural ahulean dauden ikasleei laguntzeko.
Berako Jesusen Bihotza ikastetxea. 2.970 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun