Gobernuak kultur entitateei laguntzak eman dizkie

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 14a, 13:07

Nafarroako Gobernuko kultura eta turismo departamentuak 84.608 eurotako laguntzak eman die Erkidegoko 43 kultur erakundeei. Laguntza hauek “kultur hedapenaren zabalkundea”, “elkartruke, bira eta biltzar programetan parte hartzea” eta ekipamendua deritzonan barne sartzen dira.

2007ko kultur eta entitate artistikoen ekipamendurako laguntzak hartu dituztenen artean Euskal Kantuzaleen elkartea eta Lesakako musika banda daude.

Euskal kantuzaleen elkarteak justifikatuko dituen gastuen %39,50eko laguntza jasoko du, baina beti ere, gehienez ere 2.223,85 euro izanik.

Lesakako musika banda elkarteak justifikatutako gastuen %34 jasoko du, eta kasu honetan, gehienez ere, 1.154 euro izanik.

Laguntza hauek ematerakoan hainbat irizpide hartu dira kontutan: aurkeztutako egitasmoen interesa eta kalitatea, eskatzaile den entitatearen kultur kualifikazioa, egitasmoen kultur errentagarritasuna eta Nafarroako kultur eta ikuspegi artistikoaren eragina.
Dagoeneko akitu da kultur zabalkunderako programen antolakuntzarako eta elkar trukerako programen parte hartzerako deialdiaren bigarren zatian aurkezteko epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun