Baztango udalak hitzarmena sinatu du

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 14a, 13:04

Iruñan abuztuaren 3an Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko herri administrazio kontseilaria eta Virginia Aleman Baztango udaleko alkatea bildu ziren eta hitzarmena sinatu zuten.

2007ko maiatzean Foru Erkidegoko Iparraldeko zenbait herritan jasandako azpiegitura kalteak arintzeko, Nafarroako Parlamentuak Foru lege bat onartu zuen maiatzaren 16an eta honen arabera, neurriak onartu dira uholdeak jasan dituztenen aldeko neurriak ezarriz.
Foru lege honen 3. artikuluak 5.136.000 euroko kantitatea suposatzen duen ezohiko kreditua onartu du herri administrazio departamentuaren beharrak artatzeko. Hala, kaltetutako entitateei laguntzak ematea onartu du udal konpetentzi diren zerbitzuen azpiegituren moldaketak finantzatzeko.
Foru lege honen arabera, dirulaguntza %100ekoa izango da eta kaltetutako azpiegitura guztien moldaketa gauzatu ahal izango da. Onuradunak izango dira Nafarroako Gobernuak zehazten dituen entitateak.

Nafarroako Gobernuak 2007ko maiatzaren 28an hartutako akordioaren arabera eta Foru lege honen lehenengo artikuluak aurre ikusten duena ikusirik, uholdeen ondorioz kaltetutako udalen zerrenda onartu du eta laguntza hartuko dutenen artean Baztango udala dago.
2007ko Nafarroako aurrekontu orokorretan partida berezi bat egongo da dirulaguntza honetako kontzesioa finantzatzeko.

Hitzarmenak zenbait estipulazio zehazten ditu.
Lehenean laguntzen helburua agertzen da. Hauek izango dira moldatuko diren azpiegiturak:
Arraiozen Artezako borda, Mokotor borda, Perotzeneko eta Txurierrekako bideak. Hornidura sareak, saneamendua, telefono, gas eta elektrizitatearen kanalizazioa eta herri gunearen kaleen zolaberritzea egingo da.
Iruritan Aztaberria eta Peionea bideak.
Gartzainen Aristegi eta Ariztegi kalea eta plazaren zolaberritzea.
Elizondon Ballegi eta Baiarren bideak.
Elbeten Autxitxia, Oiñaska eta Juangorri bideak.
Amaiurren Erdiko eta Datxipiko bideak.
Arizkunen Malkoa, Pordoin borda, Landaberroa, Lezeta bideak eta Ariztxakun eskola.
Azpilkuetan Apaio Etxeberria eta Apaioako bideak.
Lekarozen Iñartzeta bidea.
Bigarrena.
Kaltetutako azpiegituren moldaketek suposatzen duten gastuen %100 ordainduko da, beti ere BEZa kontatu gabe errekuperatu daitezkeen inbertsioetan eta gehienez ere, 2.561.276 eurokoa izanik.
Hirugarrena.Instrukzioa.
Laguntza ekonomiko hauek zuzendu eta bideratuko dituen erakunde eskuduna herri administrazioko departamentuko herri azpiegituren zerbitzua izango da.
Laugarrena. Laguntzen bateragarritasuna.
Hitzarmen honek agertzen dituen laguntzak bateragarri izango dira bertze administrazio publikoetatik jasotzen direnekin, edo bertze erakunde publiko zein pribatu, partikularrak,nazionalak edo nazioartekoak.
Bosgarrena.Baztango udalaren betebeharrak.
Baztango udalak dirulaguntzen foru legean zehazten diren eginbeharrak bete beharko ditu.
Seigarrena. Kontratazioa.
Baztango udalak dirulaguntzen foru legeak agertzen duenez, eraginkortasun eta ekonomia oinarriak errespetatu beharko ditu eta ekinbideak bere osotasunean kontratatzeko ahalmena izango du.
Zazpigarrena. Dirulaguntzen helburua betetzeko justifikazioa eta ordainketa.
Dirulaguntzen ordainketa zenbait ebazpenen bidez egin ahal izango da.
Udalak lehen modalitatearen alde egingo balu, dirulaguntzen ordainketa 2007ko azaroaren 30a baino lehen egin ahal izango da.
Bigarren kasuan, ebazpen partzial bakoitzaren kobrantza hartzeko, udalak fakturak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu. Kasu honetan ere 2007ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazioa.
Zortzigarrena.Baztango udalaren egin beharrak.
Hitzarmen hau urratzen bada, ezin izango da dirulaguntzaren ordainketaren %10 baino gehiago galdu.
Bederatzigarrena. Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Emandako dirulaguntzen berri herri administrazio departamentuko web orrian argitaratuko da eta bertan programa eta kreditua, onuraduna, emandako kantitatea eta helburua zehaztuko da.
Hamargarrena. Arau osagarria.
Hitzarmen honetan erregulatzen ez diren gauza guztiak diru laguntzen foru legearen baitan arautuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun