Asteartean hasiko dira Etxalarko Amabirjin bestak
Asteartean Etxalarren arratsaldeko 18:00etan herriko haurren trikitixa erakustaldia egingo da. 19:45ean agerraldi isila “euskal presoak Euskal Herrira” lelopean. 20:00etan suziria eta segidan, txistulariak, trikitilariak, Beti-Alai txaranga, buru handiak eta kankailuak aterako dira. Txanpaina eta goxokiak banatuko dira.
21:30ean herri afaria frontoian txarangak alaiturik. 00:30ean dantzaldia Modestorekin. Beti-Alai txarangak atsedenaldian eta bukaeran karrikak animatuko ditu.
Asteazkena besten egun handia ospatuko da. 10:30ean argi soinuak izango dira txaranga, buru handi eta kankailuekin. 11:30ean meza nagusia. 12:30ean herriko dantzarien saioa eta ondotik, hamaiketakoa eta gaitarien saioa. 18:30ean 3. mailako aizkolari txapelketa. 19:30ean bertso saioa Sebastian Lizaso, Erika Lagoma eta Joxe Juan Zubieta “Etxabe” bertsolariekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia J&K taldearekin.
Ostegunean goizeko 12:00etatik 14:00etara haurrentzako joko parkea: puzgarriak, dino-choperrak, zezen mekanikoa. 15:30etik 17:30era bonba japoniarrak. 14:00etan asau ttiki. 17:00etan XIII. Mus txapelketa 16 urte arteko gazte eta handi mailan. 19:00etan Patxi Perezekin dantzaldia. Gauean dantzaldia Joxe Angel soinu jolearekin.
Ostiralean goizeko 10:30ean argi soinuak txaranga, buru handi eta kankailuekin. 11:30ean Etxalarko haurren XXI. Esku pilota txapelketaren finala. 12:30ean Belate elkarteko afizionatuen arteko pilota partidak:
Larrañaga-Xabier Elizalde
Elurbi-Xabier Arraztoa
17:00etan haurrentzat herri kirolak Sointek taldearen eskutik.
19:00etan herriko gazteen arteko herri kirol desafioa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Trikidantz taldearekin. Atsedenaldian eta bukaeran Beti-Alai txarangak karrikak animatuko ditu.
Larunbata besten azken eguna izango da. Asau eta jubilatuen eguna ospatuko da. 10:00etan argi soinuak txaranga, buru handi eta kankailuekin. 12:00etan Belate elkarteko afizionatuen arteko pilota partidak:
Cerezo- Uharte
Pikabea-Mitxelena
Ondotik, mus eta pilota txapelketen sari banaketa.
14:00etan jubilatuen bazkaria herriko ostatuan. 14:00etan asau ermitako zelaian. 16:30ean haurrentzako jokoak Kulki taldearekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Kiki Bordatxorekin. Beti-Alai txarangak atsedenaldian karrikak animatuko ditu.