4 egunez Belateko errepide zaharra 2tan moztu behar izan dute. Batean, kamioi batek zeraman zama errepidera bota zitzaion eta bertzean, matxura bat izan zuen. Kontuak kontu, Leitzarango autobidetik desbideratu behar izan dela trafikoa. Hortaz, N-121-A errepideko Belateko tunelen konponketa lanek eragozpen handiak eragin dizkietela gidariei.
Ostegunean kamioi batek matxura izan zuen 9. puntu kilometrikoan, eta Iruña eta Frantzia arteko trafikoa A-15etik desbideratzea aholkatzen zuten arratsaldeko 15:15etik 17:30era.
Foru poliziak hautabidezko pasabidea eman zuen, baina hala ere, auto pilaketak eman ziren. Gertakari hau dela eta, panel informatiboan Leitzarango autobidea erabiltzea agertzen zen eta era berean, Ertzaintzari abisua pasa zitzaion gauza bera egin zezaten Gipuzkoatik Iruña aldera zetorren trafikoarekin.
Astelehenean istripu bat gertatu zen eta horren ondorioz Iruña eta Frantzia arteko trafikoa A-15 errepidetik desbideratu zuten 12 orduz, hau da, gaueko 23:30etik biharamuneko goizeko 11:15ak arte. Kasu horretan, istripua 10,5 puntu kilometrikoan gertatu zen.
4 egunez bitan gertakari zenbait izan bada, zer gerta liteke itxierak irauten duen 24 egunetan?