Bertizko Partzuergoak zenbait ekitaldi antolatu ditu

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 10a

Bertizko PartzuergoTuristikoa, 1992ko abenduan Portu zen Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako herrietan turismoa garatzeko asmoarekin.
Gaur egun Bertizko Partzuergo Turistikoa udalez eta elkartez osatuta dago.
Partzuergoko ezaugarri nagusienen artean, azpimarratzekoak dira: interes publiko eta pribatuak biltzea, eta eskualdeko erakundea denez, bertako arazoak hurbiletik bizitzea, eta horri esker eskualde osorako proiektuak egin daitezke.
Urte guzti hauetan eskualdeko turismoa garatzeko balio izan duten hainbat proiektu aurrera eraman dira.
Landa turismo garapenak ekonomian eragin zuzena izan du, sektore berezi bati lana emanez, lanpostu gehienak adin ertaineko emakumeentzat baitira, eta hauek bertze sektoreetan aukera gutxi izaten dute.

Uda honetarako hainbat ekimen antolatu dituzte.
Lehena asteburu honetan berean egingo da.
Urdazubi eta Baztango Donejakue bideko lagunen elkarteak bi bisita gidatu antolatu ditu abuztuaren 11 eta 25erako.
3 orduko iraupena izanen dute eta Amaiur, Urrasun, Azpilkueta, Ordoki, Arizkun, Aintzialdeko galtzada, Arizkun eta Urtsua zeharkatuko ditu,Amaiurren bukatzeko.
Amaiurko erromesen aterpetik aterako da goizeko 10:00etan eta azpimarratzen da galtzada portzentai handia dagoela ibilbidean, ez dagoela aldapa handiegirik eta haurrek ere parte har dezaketela.
Prezioa bi eurotakoa izanen da eta haurrek debalde izanen dute.
Erreserbak korreo elektroniko bidez egin daitezke bertizonsorciobertiz.org helbide elektronikoan edo 948-592323 telefono zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun