Eskolaz kanpoko ekintzak egiteko dirulaguntzak

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 9a, 14:38

Nafarroako Gobernuko hezkuntza departamentuko eskola eta lanbide irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, Nafarroako Foru Komunitatean haur hezkuntzako 2. zikloa, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza ematen duten ikastetxe publikoetan 2007. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia ebatzi du.

Denetara 209.040 euroko gastua baimentzen da.
Eginiko gastuek bat etorri beharko dute proposatutako jarduerekin, eta deialdian agertutako baldintzei lotuko zaizkie.

Gure eskualdeko ikastetxe hauek jasoko dituzte dirulaguntzak:
Almandozko eskolak 374,82 euro
Amaiurko eskolak 381,19 euro
Arantzako eskolak 407,22 euro
Arizkungo eskolak 395,10 euro
Arraiozko eskolak 347,38 euro
Azpilkuetako eskolak 333,37 euro
Berako Ricardo Baroja ikastetxeak 533,25 euro
Berako Toki Ona institutuak 1.079,09 euro
Doneztebeko San Miguel ikastetxeak 998,19 euro
Doneztebeko Mendaur institutuak 1.874,63 euro
Elizondoko San Francisco Javier ikastetxeak 1.025,34 euro
Lekaroz-Elizondoko institutuak 585,07 euro
Eratsungo Polainea eskolak 336,05 euro
Erratzuko eskolak 369,65 euro
Etxalarko ikastetxeak 448,25 euro
Gartzaingo eskolak 356,71 euro
Igantziko ikastetxeak 438,01 euro
Legasako ikastetxeak 358,06 euro
Lekarozko institutuak 1.522,65 euro
Lesakako Irain ikastetxeak 681,22 euro
Narbarteko Arotzenea ikastetxeak 374,46 euro Oronoz- Mugairiko eskolak 423,93 euro
Sunbillako ikastetxeak 435,72 euro
Zigako eskolak 372,07 euro

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun