Udalen osaketak

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 9a

2007ko uztailaren 9an Berako udalak egindako osoko bilkuran erabaki zen alkatearen karguan aritzeko Josu Iratzoki Agirreri denbora osoko araubidea esleitzea, honako baldintza hauen arabera:
1. Urtean 35.108 euroko soldata gordina izanen du, 14 ordainsarietan. Aipatu kopuruak urte hasieran udaleko langileek duten igoera bera izanen du.
2. Udalak beregain hartuko du Gizarte Segurantzaren enpresa kuota ordaintzea.

Bertzalde, Doneztebeko alkatetzak uztailaren 4ean emandako ebazpenaren bidez, Toki entitateen antolaketari, funtzionamenduari eta araubide juridikoari buruzko erregelamenduaren artikuluak emandako eskurantzak erabiliz, alkateordeak izendatu ditu ondoko zinegotziak:
1. alkateordea: Martin Arrechea Belarra
2. alkaterodea: Avelino Michoe Iriarte
3. alkateordea: Oscar Mindegia Bidegain

Udaleko berriekin jarraituz, aipatu Elgorriagako alkatetzak alkateordeak izendatu zituela uztailaren 3an. Ondoko zinegotziek beteko dute alkateorde papera:
1. alkateordea: Jose Ignacio Olazar Apeztegia
2. alkateordea: Juan Miguel Sukilbide Olazar

Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, alkatetza ordezkatzea haren eginkizun guztietan eta izendapena ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskuduntzetan aritzeko ezindurik dagoenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun