Pasa den uztaileko hilabetea idorra eta hotza izan da Nafarroako zati handi batean, Nafarroako Gobernuko nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura departamentuak jakitera eman duenez.
Urtegien erreserba hilabete bukaeran %72an zegoen. Aurreko urteko data hauetan erregistratutako zifrak baino aunitzez ere handiagoa da.
Hilabetean zehar euri gutxi egin du Foru Erkidegoan, gehienbat hegoaldean, non metereologi behatokietan ez den prezipitaziorik erregistratu.
Orokorrean soilik espero baino %25a gainditu da ipar mendebaldean eta Pirineoetako zati batean, gehienbat iparraldean.
Egungo nekazal urtea 2006ko irailaren 1ean hasi zen eta pilatutako prezipitazio kopurua ohi baino handiagoa da Nafarroako zati handi batean, bataz bertzeko balioei erreparatuz, %95 eta %160 artean egonik prezipitazio portzentaia.
Tenperaturari dagokionez, hilabetean zehar aldaketa handia izan dute, egun freskoak garai honi dagozkion egunekin tartekatuz. Orokorrean tenperaturak bataz bertzeko balioen azpian mantendu dira 0 eta 1,5 gradu artean.