Liburutegiak egin eta moldatzeko laguntzak

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 8a, 14:37

Nafarroako Gobernuko kultura eta turismo departamentuak 400.000 euroko dirulaguntzak onartu ditu 2007an Foru Erkidegoko liburutegien hobekuntza eta eraikuntza lanetarako.

Onuradunak izan direnak:
Azagrako herri liburutegi publikoaren moldatze lanak egiteko 2.238,99 euroko aurrekontua dago eta laguntza 1.811,62 eurokoa izanen da, hau da, %80,9.
Burlatan 4.929,14 euroko gastutik %89,9 diruz lagunduko da, hau da, 4.430,51.
Cortesen 169.106,62 euroko gastutik %80,9an lagunduko da, hau da, 136.827,61.
Lizarran aurkeztutako 51.214 euroko gastutik %89,9ko laguntza jasoko da, hau da, 46.042,58 euro.
Fiteron 44.302,70 euroko gastutik, 33.833,83 euro jasoko dira, %76,4.
Fontellasen 6.108,33 eurotik 4.664,91 euro jasoko dira, %76,4.
Lesakan 109.561,26 euroko gastutik, %80,9an lagunduko da, 88.648,31.
Leitzan 37.963,61 euroko gastutik 28.992,68 jasoko dira, hau da, %76,4.
Lekunberrin 71.688 euroko gastutik, 54.747,89 euro jasoko dira, %76,4.

Laguntza hauek ematerakoan kontutan hartu diren irizpideak hauek dira: liburutegiak zerbitzua eskaintzen duen biztanle kopurua, liburutegien foru legeak ezarritako zerbitzuen moldaketa, kokagunea eta liburutegiaren sarbidean lehentasuna ematea kultur etxe batean integratzeari, liburutegiak duen azalera erabilgarria, aurrekontuaren moldaketa eta obraren proiektuaren kalitatea.
Nafarroa osoan sakabanatutako 90 liburutegi baino gehiago ditu sareak eta 2003. urtetik 10 herri liburutegi zabaldu edo moldatu dira: Berriozar, Noain, Altsasu, Caseda, Agoitz, Txantrea, Biana, Miranda, Bera, San Jorge eta Mendillorrin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun