Malerrekan Agenda 21 martxan jartzeko lehen pausua herrietako 310 bizilagunei hautemate inkesta bat egingo zaie.br> Lanen garapen teknikoa Terra-Prometea lan taldeak egingo du, dagoeneko egin baitzuen Bortziriak eta Baztanen. Lan hau udaletxe eta Nafarroako Gobernuko ingurumen, lurraldearen antolamendu eta etxebizitza departamentuarekin koordinatuz egingo du.
Udako hilabeteetan bi ekintza gauzatuko dira.Batetik, bizilagunen hautemate inkesta eta bertzetik, Malerrekako Agenda 21aren logo eta lelo zehatza bilatzeko lehiaketa deialdia. Saria 300 eurokoa izanen da eta proposamenak irailaren 14 arte aurkez daitezke.
Inkesta honen helburua eskualdea osatzen duten Beintza-Labaien, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oitz, Saldias, Sunbilla, Urroz eta Zubietako bizilagunek gehien kezkatzen dituzten gaiak modu generiko batean antzematea da.
Inkestak galderak izango ditu poztasun gradua ezagutzeko, bizilagunek antzematen dituzten behar handienak jakiteko, osasun zerbitzu, hezkuntza, herri segurtasuna, administrazio eta ingurumen kudeaketa bezalako gaietan. Era berean, ur edangarriari buruz galderak egingo dira, erregaiak, errepideen mantenu eta kontserbazioa, errepide garbiketa eta garapen ekonomikoa gaietaz.