Nafarroako Herriz Herri txapelketako 2. jardunaldia

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 7a

Pasa den larunbatean Elizondon Nafarroako Herriz Herri txapelketako 2. jardunaldia jokatu zen, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Kultur 2007 programaren barne.

Bertan, Berriozar, Igantzi eta Garraldako taldeak aritu ziren, eta Basaburua eta Gure Txokoa taldeek atseden eguna zuten.

Honakoak izan ziren emaitzak:
1.go konbinada (koxko biltzea, zakua, aizkora, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena)
1.Berriozar 19:00:36
2.Igantzi 21:33:93
3.Garralda 24:27:27
2.go konbinada (harri jasotzea, txinga erutea eta ingude altxatzea biltzen dituena)
1. Igantzi 2:34:26 (harria 44:26, txingak 56:27 eta ingudea 53:73)
2. Garralda 3:04:30 (harria 37:25, txingak 1:17:21 eta ingudea 1:09:84)
3. Berriozar 3:06:91 (harria 51:65, txingak 1:08:03 eta ingudea 1:07:23)

Bi jardunaldiak kontutan hartuz momentuan honela daude denborak:
1.go konbinada
Gure Txokoa 24:45:20
Igantzi 21:33:93
Basaburua 24:44:76
Berriozar 20:25:68 eta 19:00:36
Garralda 24:23:15 eta 24:27:27
2.go konbinada
Igantzi 2:34:26
Gure Txokoa 2:43:11
Basaburua 3:08:06
Berriozar 3:24:80 eta 3:06:91
Garralda 3:05:13 eta 3:04:30

Nafarroako Herriz Herri txapelketako hirugarren jardunaldia abuztuaren 19an Burlatako Floriac plazan jokatuko da arratsaldeko 18:00etan.
Burlatako jardunaldian Garralda, Igantzi, Gure Txokoa eta Basaburua taldeek parte hartuko dute. Berriozar taldeak atseden eguna izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun