Belate itxita egon da

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 7a

Astelehenean gaueko 23:30ean kamioi batek istripua izan zuen NA-1210 errepidean, Belate mendatean eta horren ondorioz, 16 tona pisatzen zuen inprenta errepidera erori zen.

Oroitarazi Belateko tunelean moldaketa lanak egin behar dituztela eta hori dela eta, astelehena goizeko 9:00etatik abuztuaren 29 arte itxita egonen dela. Trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratu da.

Istripuaren ondorioz tokiko errepideko errai bat eta bertzearen erdia kaltetuta egon da zama bertan erori baita, eta hortaz, Foru Poliziaren trafikoko 2 patruilek tartekako pasoa eman dute Belate mendateko errepide zati honetako espazio libretik.
Foru Poliziak tartekatutako pasabidea zuzendu du asteartea goizeko 11:15ak arte kamioia errepidetik kendu eta guztia garbitu duten arte.

Gertaera honek iraun duen 12 orduetan Leitzarango autobidea erabiltzea aholkatu dute Iruña eta Frantzia arteko joan etorrietan.
Nafarroako larrialdi agentziako suhiltzaileak goizaldean bertaratu behar izan dira kamioiaren olioa galtzadara isuri baitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun