Nafarroako Gobernuko eskola antolamendu eta berriztapenerako zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu du Nafarroako Foru komunitateko haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarte eta federazioen aldeko laguntzetarako 2007ko deialdia ebaztea.
Elkarte eta federazio onuradunek eskatzea egindako gastuaren ordain agiriak igorri beharko dituzte 2008ko urtarrilaren 15a baino lehen, eskola eta lanbide irakaskuntzaren zuzendaritza nagusiko eskola antolamendu eta berriztapenerako zerbitzura.
Arantzako eskolako guraso elkarteak 566,89 euro jasoko ditu.
Arizkungo San Juan Bautista guraso elkarteak 560,05 euro.
Arraiozko eskolako guraso elkarteak 504,39 euro.
Berako Labiaga ikastolako guraso elkarteak 673,69 euro jasoko ditu.
Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko guraso elkarteak 681,65 euro.
Berako Ricardo Baroja ikastetxeko guraso elkarteak 681,69 euro jasoko ditu.
Berako Toki Ona institutuko guraso elkarteak 964,41 euro jasoko ditu.
Doneztebeko San Miguel ikastetxeko Erreka guraso elkarteak 811,27 euro jasoko ditu.
Doneztebeko Mendaur institutuko guraso elkarteak 718,92 euro hartuko ditu.
Baztan ikastolako guraso elkarteak 720,04 euro.
Elizondoko San Francisco Javier eskolako guraso elkarteak 747,22 euro hartuko ditu.
Erratzuko eskolako Ertzuin guraso elkarteak 551,50 euro.
Etxalarko eskolako guraso elkarteak 557,40 euro jasoko ditu.
Gartzaingo eskolako guraso elkarteak 456,33 euro.
Igantziko eskolako guraso elkarteak 668,91 euro jasoko ditu.
Iturengo eskolako guraso elkarteak 617,17 euro.
Lekarozko institutuko guraso elkarteak 1.078,81 euro hartuko ditu.
Narbarteko eskolako Aroztenea guraso elkarteak 698,16 euro.
Oronoz-Mugairiko eskolako Kan kan guraso elkarteak 505,15 euro jasoko ditu.
Sunbillako eskolako guraso elkarteak 623,50 euro.
Zugarramurdiko eskolako guraso elkarteak 503,44 euro hartuko ditu.