Iruñeko udalak bertze urteetan bezala 18 eta 30 urte arteko gazteentzat kirol anitzetako asteburuak antolatu ditu. Parte hartu nahi dutenek 67,89 euro ordaindu beharko dute eta 2 egun osoz aire libreko modalitate ezberdinak egiten dira airea, ura eta lurra izenburuarekin. Gehienak arriskua suposatzen duten kirolak dira: parapentea, puenting, rafting, kanoa, hidrospeed, arroilak, kayak eta zaldi gaineko paseotxoak.
Ekintza hauek gauzatzen diren puntuak Murillo el Gallego, Bertiz edota Gipuzkoa dira.
Abentura abuztuaren 18 eta 19an hasiko da airezko asteburu bakarrarekin. Bi lagunentzako hegaldia eta puentinga egingo da besteak beste, eta kirol guzti hauek Azkoitian eta Bertizen praktikatuko dira.
Ondotik bertze zortzi etorriko dira urean egiteko diren ekintzez beteak. Urriaren 6 eta 7a izanen da azken asteburua eta kirol anitzetako praktika egingo da Baztan eta Bertizen, zaldi ibilaldia, paint ball eta mendi bizikleta jaitsierarekin.
Asteburu bakoitzeko prezioa 67,89 eurotakoa da eta prezioan sartzen dira Iruñetik lekualdatzea, ekintzak, materiala, pentsio osoa, aseguruak eta laguntza.
Parte hartu behar duten gazteek soilik lo egiteko zakua, bainadorea eta kirol arropa eraman beharko dute.
Interesatuek informazio gehiago eskuratu ahal izango dute 948-420100 telefonoan. Izen emateko epea ekintza hasi baino pare bat egun lehenago bukatuko da.
Hauxe da egutegia:
Abuztuaren 18 eta 19an, Azkoitia eta Bertizen bi lagunentzako parapentea eta puenting.
Abuztuaren 25 eta 26an Izaban 3 kanoien jaitsiera.
Irailaren 1 eta 2an Huescako Murillo de Gallegon rafting, kanoraft eta hidrospeed.
Irailaren 8 eta 9an Iparraldeko Santa Engrazian 3 kanoien jaitsiera.
Irailaren 15 eta 16an Narbarte eta Bidarrain rafting, kanoien jaitsiera eta paintball.
Irailaren 22 eta 23an Huescako Murillo de Gallegon rafting, hidrospeed eta kanoak.
Irailaren 29 eta 30ean Narbarte eta Bidarrain kaiak, rafting eta hidrospeed.
Urriaren 6 eta 7an Baztan eta Bertizen paintball, zaldi gainean ibiltzea eta mendi bizikleta jaitsiera.