Dirulaguntzak eskoletarako

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 6a, 12:33

Nafarroako Gobernuko eskola eta lanbide irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, haur hezkuntzako eta lehen mailako ikastetxe publikoak eta musika eskolak hobetzeko, handitzeko eta moldatzeko obra proiektuak egiteko Nafarroako Foru komunitateko udal eta kontzejuentzat diru laguntzak emateko deialdia ebatzi du.

Laguntzak eman baino lehen ikusi dira deialdirako eratutako ebaluazio batzordearen akta eta ikastetxeen eta ikasketetarako laguntzen zerbitzuko zuzendariaren txostena.
Diru laguntzaren xede diren obra horiek 2007ko irailaren 30a baino lehen hasiko dira eta azaroaren 30earko bukatuak egon behar dira.

Diru laguntzaren ordainketa %25 obraren hasieran egingo da, %50 obren erdian, kontratistari ordaindutako obra ziurtagiriek aurrez ikusi den aurrekontuaren erdia gainditu dutenean, eta gainerako %25 obrak bukatzen direnean, justifikatu ondoan.

Lehendabiziko mailako zerrendako obrek lehentasuna dute 2. mailako edo erreserbako zerrendan daudenen aldean.

Baztango Amaiurko ikastetxe publikoan psikomotrizitate gela eraikitzeko 74.014,14 eurotako aurrekontua dago, eta laguntza 48.109,20 eurokoa izanen da.
Beran igogailua egokitzeko lanak egiteko 55.295,81 euroko aurrekontutik 35.942,28 emanen du.
Etxalarko ikastetxea handitzeko obren lehen fasea egiteko 121.600 euroko aurrekontua dago eta 60.800 emanen du.
Igantziko estalkia errepasatu, leihoak aldatu, kable elektrikoak aldatu, eraikinaren kanpoko drainatzea, fatxadako kapa bakarreko estaldura eta aluminio pertsianak jartzeko 70.647,94 euroko aurrekontua dago eta 45.921,16 emanen ditu.
Baztango Irurita herriko areto bat ikasgela gisa egokitzeko 36.435,79 euroko aurrekontua dago eta 23.683,26 euro hartuko dira.
Lesakako ikastetxe publikoko jantokiaren estalkia berritu eta elektrizitate eta pintura lanak egiteko 83.712,76 euroko aurrekontua dago eta laguntza 54.413,29 eurokoa da.
Arantzako kanpoko ateak, leihoak eta pertsianak aldatu eta zola lixatzeko lanak 5.900 euro kosta dira eta 3.835 euro jasoko dira.
Arantzako berokuntza eta ur beroaren instalazioa egokitzea eta eskailerak eta jolastokia konpontzeko lanak egiteko 1.550 euro behar dira eta laguntza 1.007,50 eurokoa izanen da.
Baztango Arizkungo ikastetxe publikoaren estalkipeko solairua berritze lanak 80.262,55 euro kosta dira eta 52.170,66 euro emanen ditu.
Berako sotoan berrikuntzak egiteko 64.185,12 euro kosta dira eta 41.720,33 euro jasoko dira.
Baztango Elizondoko ikastetxe publikoaren eskola guneko itxitura aldatzeko 88.745,04 euro behar dira eta laguntza 57.684,28 eurokoa izanen da.
Baztango Erratzuko ikastetxe publikoko estalkia zaharberritu eta fatxada konpontzeko 121.092,65 euro erabiliko dira eta laguntza 78.710,22 eurokoa izanen da.
Etxalarko ikastetxea handitzeko lanen bigarren fasea 108.964,32 euro kosta da, 54.482,16 euro jasoz.
Lesakako ikastetxe publikoko jantokiko leihoak aldatzeko 69.126,80 erabiliko dira eta laguntza 44.932,42 eurokoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun