Trafiko istripuen ondorioz hildakoen kopurua jaitsi da

TTIPI TTAPA 2007ko abuztuaren 3a

2007ko lehen zazpi hilabeteetan Foru Erkidegoko errepideetan 26 pertsona hil dira. 4 urtarrilean hil ziren, 3 otsailean, 2 martxoan, 8 apirilean, 2 maiatzean, 5 ekainean eta 2 uztailean. 2006an 37 izan ziren hildakoak eta 2005ean 49.

Hortaz, portzentaiak aintzat hartuz Nafarroako bideko hilkortasuna jaitsi egin da urteko 7 hilabeteetan %29,7 2006ko datuekin alderatuz. Zifra hauekin Nafarroako 2005-2012 bide segurtasunerako estrategia bete da. Honek aurre ikusten zuen %10 jaistea foru erkidegoetako errepideetan gertatzen ziren istripuen ondorioz hildakoen kopurua. Europar Batasunak proposatu zuen 2010 urterako %50 jaistea kopurua, eta orain arte, datuak baikorrak dira. Nafarroari dagokionez, 55 pertsona hil ziren trafiko istripuetan eta 2000. urtean 118 izan ziren. Nafarroa da mugarri horretara iritsi den lehenengo erkidegoa.

2007ko urtarriletik uztaila bitarteko epean izandako 26 hildakoetatik 4 autobide eta autopistetan izan dira, 10 errepide orokorretan, 3 Foru Erkidegoko intereseko errepideetan, 7 probintzi errepideetan eta 2 hiri barrukoetan.
Hildakoen artean 2 adingabekoak ziren. 9k 18 eta 30 urte artean zituzten, 3 31 eta 35 artekoak, 3 36 eta 45 artekoak eta gainerako 9ek adin hori gainditzen zuten. Hildakoetatik 22k auto edo furgonetan bidaiatzen zuten, 2 oinezkoak ziren, 2 txirrindularia eta azkena motoan zihoan.

Nafarroako trafiko poliziak behaketa berezia egiten duen errepideetan datuak onak dira Erriberan, errepide nagusietan eta soilik hildako bat izan da ekainaren 30ean Azagran.
Iruña eta Behobia arteko N-121-A errepideari dagokionez, aurten bi hildako izan dira. Otsailaren 28an Lesakan eta maiatzaren 3an Lantzen. 2006an ere 2 hildako izan ziren errepide zati honetan, bata Arraitzen otsailaren 1ean eta bertzea Donezteben ekainaren 2an. 2005eko urtarrila eta ekaina arteko datuei dagokionez, 8 izan ziren hildakoak.

Foru poliziak irteera eta itzulera operazioa dela eta egindako behaketa eta aurrezaintza dispositibo bereziari dagokionez, uztailaren 27ko 15:00etan hasi eta abuztuaren 1ko gau erdian bukatu zen, eta hildako bat izan zen Buñuelen.
Gogora ekarri behar da iaz data beretan Nafarroako errepideetan 2 motorista hil zirela Azagra eta Elkoazen gertaturiko istripuetan.
Foru poliziak operazio honetan bertze 46 trafiko istripu artatu ditu eta hauetan 66 ibilgailu nahasturik zeuden eta 9 pertsona zaurituta suertatu ziren.
Operazio honetan trafiko dentsitate handiena izan duten puntuak Ziordia eta Etxegarate gainaren arteko Iparraldeko autobidea, Pirineoetako autobidea eta Iruña eta Huesca arteko errepidea izan dira.
Foru poliziak egindako aurrezaintza lanei dagokionez, 6.058 autoei abiadura kontrolatu diete, 693 gidarik alkohol kontrola pasa behar izan zuten eta dokumentazioa kontrolatu zitzaien bertze 1.643 ibilgailuri.
Foru poliziaren lan hau dela eta, 360 salaketa administratibo bideratu ziren eta 8 gidari atxilotuak izan ziren alkohol maila handia izan baitzuten frogan.
Sorospen eta aurrezaintza lan hauek gauzatu ahal izateko Foru poliziak 217 patruila izan ditu goiz, arratsalde eta gaueko txandetan banaturik.
Gainera Foru poliziak bertzeen artean, Miguel Indurain zikloturista martxaren zaintza beregain hartu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun