Doneztebeko Erreka kirol elkarteak bertze urteetan bezala, udako kirol eskola antolatu du. Zonaldeko haur eta gazte aunitzek bertan parte hartzen dute. Aurten 7. edizioa ospatzen da. Kirol ezberdinak lantzen dira eta uda pasatzeko beste modu bat eskaintzea du helburu.
Astelehen, asteazken eta ostiralero egingo da, abuztuaren 6tik abuztuaren 31era. Eskoletako frontoia eta kiroldegia erabiliko dira ekintza guztiak gauzatzeko. Lehen taldea goizeko 11:00etan hasi eta 12:00ak arte gonen da eta bigarrena 12:00etatik 13:00etara.
Prezioa 33 eurotakoa izanen da bazkideentzat eta bazkide ez direnentzat 36 euro. Izen ematea kirol eskola hasten den egun berean egin ahal izango da.
Antolatzailea Erreka kirol elkartea da eta laguntzailea Doneztebeko udala.