Larunbatean arratsaldeko 17:00etan laxoa txapelketako 3. eta 4. posturako partida jokatuko da Iruritako herriko plazan. Arrioz A eta Oitz A taldeek jokatuko dute. Arraiozko taldean Iñaki Mihura, Joan Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagaray ariko dira eta Oizko taldean Sergio Fagoaga, Lander Mendiola, Iñaki Mendiola eta Juan Mari Mindegia.
Final handia igandean goizeko 11:30ean hasiko da eta Doneztebe A eta Irurita B taldeek jokatuko dute. Doneztebe taldea Felipe Ganboa, Luis Miguel Apezetxea, Jose Mari Anzizar eta Patxiku Ganboak osatzen dute eta Iruritakoa Gorka Urtasun, Joseba Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripak.
Aurtengo edizioan 12 taldek parte hartu dute bi multzotan banaturik. A multzoan Doneztebe A, OitzA , Doneztebe C, Irurita A, Oitz Beta Irurita C aritu ziren etaB multzoan Irurita B, ArraiozA , Doneztebe B, Doneztebe D, Arraioz Beta Hondarribia.
Lehen ligaxka bukatuta A multzoan Doneztebe A nagusitu zen eta B multzoan Irurita B.
Multzo bakoitzeko lau lehendabizikoak final laurdenetarako sailkatu ziren. Doneztebe A, Doneztebe D, Oitz A, Doneztebe B, Doneztebe C, Arraioz A, Irurita A eta Irurita B.
Final erdietan Doneztebe A eta Arraioz aritu ziren nor baino nor, eta Irurita B eta Oitz A.
Beraz, dagoeneko final handia heldu da eta Baztan Errekako XXVIII txapelketako azken saioak jokatuko dira.