Ostegunean Galarreta frontoian 22. Casino Kursaal txapelketa hasiko da. Denetara 8 erremontelarik parte hartuko dute eta 3 izanen dira nagusiak. Patxi Zeberiok titulua defendatuko du, Koteto Ezkurra da faborito nagusiena eta Miguel Mari Urrutia defentsa lan ona erakutsiko du.
Hasiera batean Iñaki Lizaso ere batu behar zitzaien, baina belaunean ebakuntza egin diote.
Zeberio eta Ezkurrak leku finkoa dute final erdietako ligillan. Urrutia, aldiz, lehenago sartuko da lehiaketan final laurdenetako kanporaketa jokatu behar baitu. Hiru erremontelari hauek dituzte aukera gehienak txapelketa eskuratzeko, baina ez dira gainerakoak atzendu behar.
Hernaniko frontoiak egunero ateak zabalduko ditu, asteazken eta ostiraletan izan ezik. Banakako txapelketako partidak ostegun eta larunbatetan programatuko dira. Aste Nagusia den bitartean, hau da, abuztuaren 12tik 19ra erremonte saioak izango dira egunero.
Casino Kursaal Torneoak 8 erremontista bilduko ditu eta eskailera sistema erabiliko da. Lehen errondako kanporaketa ostegunean jokatuko da eta Bitoria-San Miguelek jokatuko dute. Bigarrena larunbatean izango da eta Iriarte eta Juaristi izango dira aurrez-aurre. Irabazle suertatzen direnek elkarren aurka jokatuko dute, hurrengo fasera nor pasatzen den erabakitzeko.
Altuna II.a dago hurrengo mailan, eta segidan, Urrutia.
Kike Elizalde Galarretako intendenteak aurkezpenean agertu zuen, Zeberio II eta Ezkurra zuzenean sailkatu direla bere kategori eta merituak direla eta. Bertalde, eskailera sistema osatu da izandako emaitzen arabera, ez bakarrik banakakoan, baizik eta urte guztian zehar.
Lizasoren lesioak planen aldaketa bat suposatu dio enpresari, hasiera batean final erdi bidezko sistema pentsatua baitzuten.
Iaz ere 8 parte hartzaile aurkeztu zituen Casino Kursaal Torneoak, nahiz eta azkenean 7k parte hartu Ezkurra lesionatuta baitzegoen. 2006an Ion eta Lizaso aritu ziren eta aurten bere ordez San Miguel eta Iriarte sartu dituzte.
Jon Eizagirre eta Imanol Altunak parte hartzeari uko egin diote. Eizagirrek 41 urte ditu eta Altunak 39.
3 pilotarien arteko ligilla abuztuaren 18, 23 eta 25ean jokatuko da.
Koteto Ezkurrak Casino Kursaal Torneoa lehen aldiz 1995. urtean irabazi zuen eta soilik 3k ihes egin zioten 2000, 2003 eta 2006an.