Lehiaketa hau Bizkaiko aizkolariak sustatzeko sortu da eta aldi berean, Bizkaiko herri desberdinetara kalitatezko herri kirolak eskaintzeko. Txapelketa udako hilabeteetan egingo da eta antolakuntza Egur Sporten esku dago, nahiz eta Bizkaiko Herri kirol federazioaren kontrolpean egin.
Bizkaiko 8 aizkolarik 2007ko urrezko aizkolarien rankinean hoberenak izan diren 8 aizkolariekin parekatu dituzte. Honakoak dira bikoteak:
1. Nazabal Lemoako Txikonekin.
2. Larretxea Mallabiako Garitonaindiarekin
3. Olasagasti Mallabiako Zelai II.arekin
4. Arrospide Dimako Unai Aldaperekin
5. Arria V.a Dimako Aitzol Atutxa
6. Lopez Azpilkueta Barakaldako Amando Larrearekin
7. Peñagarikano Lemoako Mendietarekin
8. Rekondo Orduñako Zubiagarekin
5 modalitate ezberdinetan 24 enbor ebaki beharko dituzte:
1. 45 ontzako enborra ahalik eta kolpe gutxienetan ebaki
2. Erlojuaren aurka 45 ontzako enborrean
3. 54 ontzako bana bertikalean eta horizontalean
4. 4 enbor 54 ontzako eta bi 60 ontzako txanda librean
Denbora gutxiena egiten duen bikotea jardunaldi bakoitzeko irabazlea izango da 3 puntu eskuratuz. Berdinketa egon ezkero, eguneko garaipenak puntu bat gehiago suposatuko luke.
4 bikoteko 2 talde egingo dira eta talde bakoitzean denak denen aurka ariko dira.
Final erdietan A multzoko bikote irabazlea B multzoko bigarrenen aurka ariko da eta alderantziz.
A MULTZOA
Nazabal-Txikon
Arrospide-Aldape
Azpilkueta-Larrea
Mendieta-Peñagarikano
B MULTZOA
Larretxea-Garitaonaindia
Olasagasti-Zelai II
Arria V-Atutxa
Rekondo-Zubiaga
Jaialdietan osagarri moduan bertze modalitate batzuetako erakustaldiak egingo dira: Iparraldeko jokoak, arpanlariak, harri jasotzaileak…
Hala, asteartea izango da lehen hitzordua Bizkaiko aizkolarien lehenengo Openean. Olasagasti eta Zelai II, Larretxea eta Garitonaindiaren aurka ariko dira Algortan.