Ostiralean hasiko dira Beintza-Labaiengo bestak

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 31

Ostiralen arratsaldeko 20:00etan bestei hasiera emateko altxaferoa jaurtiko dute. Ondotik, kalejira izanen da herriko txistulariekin. 21:00etan zopak Itturrondo elkartean eta gauez dantzaldia Jalisko band taldearekin.

Larunbatean goizeko 11:00etan kalejira izanen da txistulariekin, 13:00etan aizkora apustua Larretxea eta Mindegia, Nazabal eta Arrospideren aurka. 18:00etan haurrentzako jokoak eta arratsalde eta gauez dantzaldia Jalisko band taldearekin.

Igandean goizeko 11:00etan kalejira izanen da txistulariekin eguna ernatzeko. 12:00etan meza nagusia, 13:00etan aizkora apostua: Oihan Larretxea eta Garikoitz Larretxea, Ander Erasun eta Alejandro Mindegiaren aurka. 17:30ean haurrentzako jokoak. 20:00etatik 22:30era dantzaldia Jalisko band eta Chuchin Ibañezekin eta gauez dantzaldia Jalisko bandekin.

Astelehenean goizeko 11:00etan kalejira izanen da txistulariekin. 11:00etan plater tiroketa. 17:00etan mus txapelketa. 20:30ean tortila eta postre lehiaketa eta arratsaldez eta gauez dantzaldia Joxe Angel akordeolariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun