Uztailaren 27tik abuztuaren 19a arte Clara Santamariaren margo erakusketa ikusgai izanen da Etxalarko Kultur Etxean. Azken urteetan bezala, aurten ere Elizondoko margolariak erakusketa prestatu du. Joan den ortzegunean inauguratu zen, eta Etxalarko besten biharamuna arte zabalik egonen da, goizetan 11:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldetan 18:00etatik 20:00ak arte. Margo bilduma 40 bat lanez osatuta dago. Gehienak pasaiak dira, izan itsas bazterrak, mendiak edo herriak, baina bertze eratako obrak ere margotu ditu, hala nola mahai baten gaina, frutak, baso batzuk, eta botilak bertzeak bertze. Margo zaleak direnentzat merezi du itzuli baten egitea Etxalarko Kultur Etxetik.