Gobernuak erantzuna eman arte Leire Ortuostek segituko du Zubietako alkate izaten

TTIPI TTAPA 2007ko uztailaren 26a

Deus erabaki aitzinetik herriak alkatea behar duela erran dute Gobernutik

Nafarroako Gobernuaren erantzunaren zain, azkeneko bi urteotan alkate izan den Leire Ortuostek segituko du Zubietako alkate izaten. Maiatzeko udal hauteskundeetara ez zen zerrendarik aurkeztu Zubietan, eta Leirek dimisioa aurkezteko asmoa azaldu arren, alkatetzan segituko du. Herriko Etxean adierazitakoaren arabera, oraindik ez dute Gobernuaren erantzun idatzirik jaso, eta ikusteke dago zer gertatzen den. Edozein kasutan, Gobernuak erabakiko du zer egin. Irailean udal hauteskundeetarako bigarren deialdia egiten denean zerrendarik aurkezten den ala ez ere kontuan hartu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun