Joan den larunbatean, Baztan Errekako Laxoa Txapelketako joaneko finalaurrekoak jokatu ziren Doneztebe A eta Arraioz Aren artean, eta Oitz A eta Irurita Bren artean.
Lehen final erdian, Doneztebe A, joan den urteko txapelduna, erraz nagusitu zen 9 eta 3, eta finala jokatzeko txartela ia-ia eskuratu zuen. Joaneko partidan alde handia ateratzeaz gain, heldu den asteburuko itzuliko finalaurrekoan etxean arituko da, eta beraz Arraioztarrei oso zaila eginen zaie norgehiagokari buelta ematea.
Bigarren final erdian aldiz lehiak oso irekia segitzen du. Larunbatean, etxean aritzen ziren Oiztarrak 9 eta 8 nagusitu ziren Irurita Bren aurka, baina itzulerako partida Baztanen izanen da, eta haien publikoaren aitzinean baliteke Iruritarrak nagusitzea.